Bost preso gerturatuko dituzte eta beste bat Martutenera ekarriko dute
Bost euskal preso politiko Euskal Herritik gertuago diren kartzeletara eta seigarren bat Martutenera eramango dituztela iragarri zuen atzo Espainiako Espetxe Erakundeak.
Jon Zubiaurre Puertotik (1.020 kilometrora) Burgosera (215) eramango dute. 2001etik dago preso. Liher Aretxabaleta ere Burgosera eramango dute Ocañatik (520 kilometrora). Sei urtez preso egon ostean, 2013an aske gelditu zen, baina 2017an berriro espetxeratu zuten epaiketa baten ostean. Kartzela berera lekualdatuko dute Roberto Lebrero Sevillatik (990 km). Xabier Zabalo Puertotik Valladolidera (335 km) eta Arkaitz Agote Albolotetik (855 km) El Duesora (170 km) eramango dituzte. Martutenera ekarriko dutena, berriz, Xabier Atristain da, Soriatik (260 km).
Kolektibo osoaren herriratzea eta gainerako eskubideak errespeta daitezen exijitzeko, ostiralero legez, mobilizazioak egin zituzten atzo hainbat herritan: Bergara (40 lagun), Lekeitio (92), Getaria (34), Oñati (72), Deba (46), Mutriku (35), Andoain (30), Lizarra (37), Ugao (54), Agurain (35), Legorreta (26), Durango (79), Lazkao (92), Etxarri Aranatz (60), Bera (18), Zornotza (45), Barañain (29), Errenteria (114), Gasteiz (290), Berriozar (25), Arbizu (33), Hernani (160), Galdakao (81), Donostia (68)...
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
