Begiak
Urtearen amaierarekin Ojankok azken begia galduko du; urtea begi berriekin hasteko, urteak egunak bezainbat begi. Boxeolari jipoitua nola, horrela galtzen joan da begiak aurten, begi handitu eta ubelduak, egunetik egunera jipoiak etenik ez baitzuen.
Gure mitologiaren denboraren jainkoa, ukenduz igurtzi beharrean, madarikazioz jantzi dugu, historiaren bazter bidera bidaliz. Galdutako begi ubeldu eta handitu horietako asko kulturaren begirada zeramatenak ziren, eta horien artean kontalaritzarenak batzuk. Balantzaka dabilen boxeolari jipoitua nola, sortzailea hala; lurra ez jotzeko ahaleginak egiten, sokei eutsiz, begirada lainotuta, muturrekoak nondik etorriko diren ezin asmatu, txirrina laster joko duen itxaropenaz. Dagoeneko sortzaileak ez du gogoan aspaldian hasitako lehia honetako zenbatgarren asaltoan dagoen. Baina eusten dio zutik, belaunak ahul, giharrak minberatuak, bekainak lehertuak, burmuina errebotean, baina lurra jo gabe.
Erasoaldi itzela izan da kulturak aurten bizi izandakoa. Lehia, ordea, ez da berria, aspaldikoa baizik. Kontalaritza, esaterako, ring horretan igota sokaren kontra da aspaldian. Haurren aisialdiaren merkatuan borrokan, boxeolari sinpatikoarena egiten, ia-ia hortzik gabeko irribarrea erakutsiz, eskularru koloretsuak jantzirik. Baina jipoiak etengabe, aurten ere. Datorren urtean lehiari eusteko txertoa izango dugu, hurrengo roundari hobeto eusteko. Begiek, ordea, ubelduak eta handituak jarraituko dute. Ojankoren madarikazioa ezin ekidin.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
