BEGIRADA

Pobreenak, pandemian ahal bezala bizirauten

Covid-19ak are gehiago gogortu ditu herritar txiroenen bizi baldintzak. Pentsa zer izan daitekeen, adibidez, pandemiaren hirugarren astinaldian, negua Paris inguruan hangar abandonatu batean pasatzea. Ez da asmatutako adibide bat; Montreuilen okupatutako hangarrean 250 pertsona inguru, gehienak Malitik iritsitako etorkinak, baldintza onartezinetan bizi dira.