BEGIRADA

AEBetan ageri-agerian dagoen zauri zaharra

Tulsa hiriko Greenwood auzoari «Wall Street beltza» esaten zioten XX. mendearen hasieran, han bizi zen komunitate afro-amerikar arrakastatsuagatik. 1921eko maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean supremazistek auzoari su eman zioten. 300 bat auzokide hil zituzten eta 10.000 inguruk etxea galdu zuten. Greenwood ez zen sekula berera itzuliko. Mende beteko arrastoa sakona da auzoan oraindik, baita hormetan ere.