Familiei euskara ikasteko bidean lagunduko die ERA eskolak
Euskarabideak eta Nafarroako toki entitateetako euskara zerbitzuek ERA eskolaren bigarren edizioa antolatu dute. Euskaraz eskolatutako haurren gurasoei prestakuntza eta baliabideak eskaintzen dizkien online eskola da.
Paula Kasares, Yolanda Olasagarre eta Intza Alkain adituek honako gai hauek jorratuko dituzte bertan: familian euskara sendotzeko arrazoiak eta bideak, familiaren eta eskolaren arteko sinergiak eta haurrak irakurzaletzeko moduak.
ERAk eskaintzen duen prestakuntza programak Era.eus atarian dagoen informazioa osatzen du.
Hiru saio antolatu dituzte: urriaren 6an, datorren asteazkenean, Paula Kasaresena; urriaren 13an, Yolanda Olasagarrerena eta 20an, Intza Alkainena. Denak arratsaldeko 17.00etan hasita. Saioak aipatu webgunean eta YouTubeko kanalean emitituko dira.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra
