Aita Menniko langileen deia Lakuari bitartekari izateko
Grebaren zazpigarren egunean, Arrasateko Aita Menni ospitaleko lantaldea Gasteizera joan zen atzo, Lakuako Gobernuaren egoitzaren atarian elkarretaratzea egitera. Langileekin bilera egiteko eta lan gatazkan bitartekari lana egiteko eskatu zioten Iñigo Urkulluren Gobernuari.
«Bai foru aldundiek bai Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zerbitzu kontzertatua eskaintzen dute; hortaz, administrazioek ere eduki badute ardurarik gatazka honetan», nabarmendu zuen ELAk, negoziazioan enpresako zuzendaritzak izan duen «pasibotasuna» salatuz: «Langileen ordezkaritzak proposamen berria helarazi zion uztailaren amaiera aldera zuzendaritzari negoziazioan urratsak egin asmoz, baina, ia urte amaieran bukaeran egonagatik, lan batzordeak ez du erantzunik jaso».
Lan hitzarmena berritzea, lan orduak jaistea, kontratazioa arautzea eta baldintza ekonomikoak hobetzea helburutzat hartuta, gaur kanpaldia egitekotan dira langileak, 11.00etatik aurrera ospitalearen aurrean. Bihar manifestazioa egingo dute herriko plazatik abiatuta, 11.30ean.

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria
