Kristina Saralegi Arribillaga baserritar eta talogilea hil da
Kristina Saralegi Arribillaga aitzindaria izan da herri kiroletan, bereziki aizkoran, baserriaren dibertsifikazioan eta talogintzan. Hogei urtez hazi zuen Donostiako San Tomas azokako txerria. Leitzako Arro baserriko alaba, saralegitar petoa, 48 urterekin zendu da eta samin handia eragin du. Gaur eginen diote agurra, 18.00etan, Leitzako San Migel parrokian.
EiTBko kolaboratzaile zen, eta hedabide honek eman zuen bere heriotzaren berri. Zehaztu zuenez, eritasun baten ondorioz zendu zen, ostiralean. Bizipoza zerion. Sortzailea zen. Horren erakusgarri, “Saralegi Taloak” izenarekin ezagun egin zituen ontziratutako taloak.

Sujets du jour
La Ertzaintza apalea y detiene en Loiu a los miembros de la Flotilla
Opinion
Nadie en el mundo puede entender la carga de la Ertzaintza

Sports
Arquitecto dentro del campo y empresario fuera de los terrenos

Sujets du jour
Tímidos pasos europeos tras el maltrato a los activistas de la Flotilla

Sujets du jour