BEGIRADA

Errusiar talde batek fitxatzeagatik kanporatua

Jonas Jerebko saskibaloi jokalaria Suediako selekziotik kanporatu dute, Moskuko CSKA taldeak fitxatu duela-eta. Bi urtez Errusiako Khimki taldean jokatu ondoren, ez zuen talderik. Palestinako BDZ kanpainaren bidez 2005etik Israelekin ere halako erabakiak hartzeko eskatzen ari dira, arrakasta askoz txikiagoarekin. Badirudi boikota interesen araberakoa dela, eta ez giza eta herri eskubideen araberakoa.