Gernikako bonbardaketagatik interpelatuko dute Madril
EAJk datorren astearteko Senatuko kontrol saioan galdetuko dio Gobernu espainolari ea Gernikako bonbardaketatik 85 urte pasatu ostean, Gernikako herriarekiko «kalte-ordain ekintzaren bat egitea» aurreikusten duen. Interpelazioa erasoaren urteurrenean egingo du EAJk.
Era berean, Imanol Landa EAJko senatariak Pilar Llop Justizia ministroari galdetuko dio ea Pedro Sanchezen exekutiboak legegintzaldi honetan justizia unibertsalaren erregulazioa erreformatzeko borondaterik ba al duen, «berriro ere legea irekitzeko gizateriaren aurkako nazioarteko krimenak ezagutu eta epaitzeko aukerari, Ukrainaren inbasio militarrean Errusiak izandako jokabidearekin lotuta salatutakoak kasu».
Gernikako bonbardaketaren aferan, Estefania Beltran de Heredia EAJko senatariak izango du Gobernu espainolari galdetzeko ardura. Zehazki, «1937ko apirilaren 26ko aire erasoaren ondorioz Gernikako herriarekin, gerraren aurkako sinbolo unibertsal gisa, kalte-ordainerako ekintzaren bat egitea aurreikusten duen jakiteko».
Bukatzeko, Almudena Otaola EAJko senatariak Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroari Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko akordioa berresteko prozesua zein egoeratan dagoen galdetuko dio.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
