Kazetariak sobran, Mexikon, Ukrainan, bai eta Palestinan ere
Hamaika kazetari erail ditu aurten Mexikoko botere ustelek eta droga kartelek osatzen duten itunak. Hemezortzi dira Ukrainan Errusiako Armadak erail dituenak. Beste hiru desagertuta daude eta zortzi, bahituta. Ukrainako Armadak kazetarien aurka egin omen dituen erasoen berri jakitea zailagoa da, baina izan badira eta aurretik, Donbasseko gerran, dozena erdi bat kazetari kritiko edota errusiazale erail zituen.
Oraingoan, Shireen Abu Akleh hil dute Jeninen, Israelgo Armadaren sarekada baten berri ematen ari zela. Al Jazeerak Palestinan zuen ahotsa isilarazi eta begiak itxi dizkiote. 2011n Udaberri Arabiarraren grina eta demokrazia aldarrikapena mundu osoari erakutsi zion telebista kateak palestinarren borrokaren lekukotza ematen jarraitzen zuen Abu Akleh-ren kronikei esker.
Barkaezina Israelentzat, Errusiarentzat... eta gertatzen ari dena ezkutatu nahi duen edonorentzat.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
