Ifrentzuak
Abestutako kantuek bi alde dituzte, doinua eta testua. Doinu baten ifrentzua letra da. Doinu askoren lana, edo agian guztiena, testua burmuinean azkar finkatzea da. Testua doinuaren beat-ean ongi txertatzea. Batzuetan letrekin txisteekin antzera gertatzen zait. Bi besaburuak altxatzen ditut, txistea ez dudala ulertu adierazteko. Txistea esplikatzea kaka esplikatzearen parekoa da. Askotan geratu izan zait lerdo aurpegia txistea ez ulertzeagatik. Gehiagotan eragin behar izan dut bizkarra abestien testuekin. Hamaika aldiz irakurri ondoren, txisteekin ez bezala, berriro eskatu nahi izaten dut azaltzea zer esan nahi duen testuak.
Testu guztiek esan nahi dute zertxobait. Beti dago sasi agerian edo erdi ezkutatuta mezua, kontzeptua eta mamia; inork zer den ez dakiena. Horregatik pentsatu ahal dugu testu batek ez duela ez hanka ez buru.
Beti jo behar da sortzailearengana azalpen eske, hark baino ez dakielako zer dagoen idatzitako letretan. Ongi ulertzen den horietan ere egilearen pentsamendutik urruti samar egon gaitezke. Amaia Lainonen “Hiru gau geruza” liburuko letra eder asko musikatu daitezke. “Ameba” irakurri nuenean, gardena bezain zuzena da poema, hamaika hausnarketa nituen sortzailearekin partekatzeko. Baiezkoarekin erantzun zidan, “ameba” ez zela ameba, zigotoa baino. Orduan ulertu nuen idazlearen ikuspuntua. Desiraren bueltan eta denboraren denboraz eman genituen hurrengo hitz aspertuak lainopean.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
