Jada ezin da ekidin itsas maila igotzea
Klima larrialdiaren aurka edozer eginda ere, gutxienez 27 zentimetro igoko da itsas maila Groenlandiako izotza urtzearen ondorioz.

Dagoeneko ezin da saihestu: Groenlandiako izotz kapa urtzearen ondorioz gutxienez 27 zentimetro igoko da itsas maila. Kaltea eginda dago jada, beraz, klima aldaketaren kontrako neurri erradikalenek ere, ezta egun batetik bestera karbono isurketak guztiz desagertzeak, ez lukete ekidingo itsas maila igotzea. Soilik igoera hori moteldu edo kontrolatzea lortuko lukete. Hala ondorioztatu du “Nature Climate Change” aldizkarian argitaratutako ikerketa batek, zeinak ohartarazten duen 27 zentimetroko zenbatespena oso txikia dela, orain arteko berotze globala baino ez duelako adierazten eta soilik Groenlandiako glaziarren urtzea hartzen duelako kontuan. Himalaiako eta Alpeetako glaziarrak, baina, gordetzen duten izotzaren herena eta erdia galtzeko bidean dira hurrenez hurren, Antartikan ere urtzen ari da izotza, ozeanoen berotzea ere hedatu egin da eta horrek itsasoaren maila igotzen du... 2012 izan zen urte txarrena, orduan sekula baino izotz gehiago urtu baitzen Groenlandian. Mende amaieran berriz maila horietara iristen bada urtzea, eta urteetan luzatu, 78 zentimetro igo daiteke itsas maila balio absolutuetan.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
