Martxa
1922ko urriko azken egunetan alkandora beltzek Napolitik Erromara egindako martxan oinarrituriko dokumentala jaso du egunotan Veneziako Zinema Jaialdiak. Faxisten botere hartzea markatu zuen ibilaldiari buruzko dokumentuak aztertuta, Mark Cousins Ipar Irlandako zinemagileak zuzenduriko lanak erakusten du zinemak ze rol jokatu zuen Italiako faxismoaren zein haren buruzagi Benito Mussoliniren irudi mitikoa sortzeko.
Prozesu horretan, hainbat datu esanguratsu ematen ditu dokumentalak. Esaterako: Umberto Paradisik Erromarako martxari buruz egindako propaganda filmean Il Duce alkandora beltzak gidatzen dituen heroi gisa agertzen bada ere, egiazki Mussolinik ez zuen martxan parte hartu. Gauzak ondo zihoazela ziurtatu ostean, trenez heldu zen Erromara. Garaiko dokumentuak ez ezik, metraje garaikidea erabiltzen du Cousinsek faxismoa iraganeko kontua ez dela eta haren presentzia materiala non-nahi aurki daitekeela erakusteko. Izan ere, II. Mundu Gerraostean herrialdearen berriztatze planen barruan faxismo garaiko eraikinak babestea erabaki zuten. Gaur egun italiarren eguneroko bizitzaren parte dira eraikin horiek, haien jatorriaz deus gutxi dakitela.
Dokumentalean azaltzen ez bada ere, Mussoliniren Gobernuak sortu zuen Cousinsen dokumentalaren estreinaldia jaso duen jaialdia eta Palazzo del Casino faxismo garaiko arkitekturaren adibide nagusietako bat da Europan.

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»

Una iniciativa europea contra el pacto UE-Israel busca un millón de firmas
