BEGIRADA
Santi Brouard omendu du Eusko Legebiltzarrak

Eusko Legebiltzarrak 30 urte behar izan zituen Santi Brouard HBko legebiltzarkidea aurrenekoz omentzeko. 2014an izan zen. Plaka bat ezarri zuten, Enrique Casas, Gregorio Ordoñez eta Fernando Buesa Komando Autonomo Antikapitalistek eta ETAk hildako legebiltzarkideen plaken ondoan. Geroztik, urtero omendu dute hil zuteneko urteurrenean. Atzo minutu bateko isilunea egin zuten. Legebiltzarkidea izateaz gain, pediatra, Bilboko alkateordea, HASI eta HBko militante iraultzailea eta presoa izan zen, Gernikako Juntetxean Juan Carlos I.a espainiar erregearen aurrean “Eusko Gudariak” abesteagatik. Garai hura ulertzeko, ezinbestekoa.

Sujets du jour
Otegi se marca un Arzalluz, Esteban le da al eslogan y Pradales cuela trampitas

Sujets du jour
Iriart ezkerreko abertzalea da Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria

Sujets du jour
¿Está el modelo D con PAI camino de la extinción?

Sujets du jour
Israel trata de reventar la tregua con Irán con una gran masacre en Líbano

Euskal Herria