Bidaideak Bilbao BSR, Champions Cupeko final-laurdenetan

Txurdinagako kiroldegian profeta izan da Bidaideak Bilbao BSR saskibaloi taldea eta gurpil-aulki gaineko saskibaloiko Europako Champions Cup-eko final-laurdenetarako sailkatu da. Ostiralean Amicacci Abruzzo talde italiarrari 73-62 irabazi eta Galatasaray talde turkiarra 63-89 jipoitu ostean, esku-eskura geratu zitzaion Adrian Yañezen taldeari Bilboko faseko aurreneko bi postuetako batean amaitzeko abagunea.
Atzo eguerdian lehenbiziko aukera baliatu zuen. Estatu frantseseko Le Cannet taldeari 76-74 irabazi eta gero, matematikoki eskuratu zuen Europako lehiaketa nagusirako hurrengo faserako txartela.
Asier Garcia antolatzaile eta kapitaina, batetik, eta Giulio Maria Papi, bestetik, izan dira bilbotarren izarrak. Ohikoa duen legez, Garciak puntuak adina asistentzia banatu ditu egunotan -16 puntu eta 16 asistentzia Le Canneten aurka- eta Papik, berriz, 46 puntu sartu zizkion Galatasarayri eta 26 Le Cannet taldeari.
Manchester Revolution taldearen aurka itxi zuten atzo fasea bilbotarrek eta 84-71 nagusitu ziren orduan ere.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
