Jon URBE FOKU
BEGIRADA

Lurraren defentsan, manifestazio deialdia

«Guztiz kezkagarria da ikustea nola inbertitzaile handiak gure lurraldera datozen berriro ere, ingurune naturala hondatzen jarraitzeko eta orain arte kontserbatu diren baliabide natural urriak lapurtzen segitzeko», adierazi zuten atzo zenbait elkarte eta mugimendu ekologistek, Donostian elkarrekin egindako agerraldian. Halaber, dei egin zuten datorren maiatzaren 20an Gasteizen egitekoak diren mobilizazioan parte hartzera. Trantsizio ekologikoaren aitzakiapean, kapitalismoa berregituratzeko saiakera indartsua antzematen da.