NAIZ Gunea, Elorrioko Gazte Topagunean
Apirilaren 6tik 8ra ospatuko da Elorrion Gazte Topagunea, eta aurten ere NAIZ Gunea egongo da, Udaletxe plazako frontoian. Egitaraua aparta da, hitzaldi, ikuskizun eta kontzertuekin.

Elorrion ospatuko da aurtengo Gazte Topagunea, apirilaren 6tik 8ra. Ernaik 10 urte bete ditu, eta Topagunea ospakizun bat izango da; hain zuzen ere, duela 21 urte ere Elorrion bertan antolatu zuten jaialdia. Urtero bezala, zita sorpresaz beteta egongo da, eta gazteentzat ondo pasatzeko aukera paregabea izango da. Hala, NAIZ eta Gazte Topagunearen artean sinatutako lankidetza akordioari esker, aurten ere NAIZ Gunea izango da Elorrion. Udaletxe plazako frontoian kokatuko da karpa eta bertan hainbat zerbitzu eskainiko dira. Adibidez, mugikorrak kargatzeko espazio bat egongo da, NAIZen gazte harpidetzak doan aktibatzeko aukera izango da, gosariak banatuko dira 8.00etatik 12.00etara, Boga, Otsaihen, Mitika eta Saltus garagardo bereziak dastatu ahalko dira, baita Biba Ardoak-en produktu ekologikoak ere. Horretaz gain, NAIZ Guneak bere egitarau propioa izango du, egonaldiaz gozatzeko sorpresa askorekin.

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio
