Iñaki Garces eta Aitor Herrera baldintzapean aske, 25 eta 19 urteko espetxealdien ostean

Etxeratek atzo jakitera eman zuenez, baldintzapeko askatasuna eskuratu dute Iñaki Garces Otxandioko presoak eta Aitor Herrera santurtziarrak. 25 urte daramatza espetxean eta 2017an bete zituen zigorraren hiru laurdenak Garcesek; Herrerak, berriz, 19 urte igaro ditu espetxean.
Garces 2021eko udaberrian iritsi zen Zueratik Basauriko espetxera. 2017an zigorraren hiru laurdenak bete zituen eta urtebete geroago bigarren gradua eman zioten.
2022ko otsailean 3. gradua eman zioten, Basauriko eta Martuteneko beste 7 presorekin batera: Egoitz Coto Etxeandia, Joseba Lerin Sanchez, Unai Fano Aldasoro eta Ugaitz Perez Zorriketa, Mikel Arrieta Llopis, Joseba Arregi Erostarbe eta Francisco Jose Ramada Estevez. Fiskaltzak, alabaina, helegitea jarri zuen kasu gehienetan.
Herrerari dagokionez, 2004. urtean atxilotu eta kartzelatu zuten, Baltasar Garzon epailearen aginduz. Geroztik Estatu espainoleko zenbait espetxetan egon da: urte ugari Pontevedrako A Laman, eta azken boladan Kantabriako Dueson lehenik eta Basaurin gero.
PAUSO BAT GEHIAGO
Atzoko erabakiarekin, ez dute espetxera itzuli beharko Garcesek eta Herrerak. Bien baldintzapeko askatasuna sakabanaketa amaitu eta lau egunera iritsi da. Hain zuzen ere, ostiralean iragarri zituzten azken bost lekualdatzeak 34 urteko sufrimenduaren ondoren. Dispertsioa bukatu arren, Sarek eta Etxeratek argi esan dute oraindik ere bidea dagoela egiteko, helburua elkarbizitza izanik.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
