GARA
BILBO

Angularien lizentzien kopurua 150era murriztuko da akordio berrian

Lakuako Gobernuak eta Euskadiko Angularien Elkarteak akordioa egin dute jarduera hau profesionalizatzeko eta kudeaketa jasangarria mantentzeko.

Urtero 150 lizentzia emango dira. Eta angularen arrantzaren kudeaketa «gardena» zaintzeko eta espeziearen etorkizuna zein izango den ondo jakiteko, jarraipen batzorde bat ere sortuko da. Batzorde hori Lakuako Arrantza Zuzendaritzak, Euskadiko Angularien Elkarteak, AZTIk eta talde ekologistek osatuko dute.

Espeziea berreskuratzeko eta legez kanpoko trafikoa saihesteko helburuarekin, Europar Batasunak 2022ko abenduan angularen kirol arrantza debekatu zuen. Horregatik, jardueraren profesionalizazioari ekin diote.

AZTI zentro zientifiko eta teknologikoak markatuko du harrapaketa maila, eta urtero berrikusiko du.