Patxi BELTZAIZ
BEGIRADA

Enpresetako zuzendarien poltsikoak, gero eta beteago

Oxfamek argitaratu duen txosten baten arabera, frantziar Estatuko ehun enpresa garrantzitsuenetako zuzendari nagusien soldaten batezbestekoa langileenarengandik gero eta urrunago dago: 2011-2021 urteen artean %66 igo da eta langileena, aldiz, %21. Bestalde, gobernuek Smic-a, gutxieneko soldata, soilik %14 igo dute. Erretreta hartzeko adina bi urte igo beharrean, Macronek hobe luke soldata arrakalari aurre egiteko neurriak hartzea, soldata maximoa edota soldata igoera linealak legez arautuz, adibidez.