Daniel MIHAILESCU AFP
BEGIRADA

Etorkizuna, ondare industrialaren kontserbazioa

«Lurrazpiko horia» deitua, The Beatles musika taldeko aurpegiekin margotutako bagoi batek ongietorria ematen du Petrila hirian. Errumaniako Jiului haraneko ikatz meategien itxieraren ondorioz gainbeheran dagoen hiria da. Agintariek hiria eraldatzen ari diren artisten eta ekintzaileen lankidetza lortu dute, eta Errumania osoko jendea erakartzen dute kultur jarduerek. Beste leku askotan ez bezala, artean eta, batez ere, bere ondare industrialaren kontserbazioan etorkizunerako euskarria bilatzen saiatzen ari da Petrila.