Philippe LOPEZ AFP
KLIK

Etor daitekeen udari aurrea hartu nahian

Joan den udako sute handietatik ikasita-edo, suhiltzaile frantsesek 2023ko sistema operatiboa aurkeztu zuten Landirasen, Estatuko hego-mendebaldean, atzo. Baso-suteei aurre egiteko baliabideak «inoiz ez bezala» indartuko dituztela iragarri zuten: ibilgailu, tutu malgu eta suhiltzaile gehiago, eta droneak. Izan ere, uda lehor eta sute arrisku handikoa aurreikusten baita. Garrantzitsua da aurreikuspenez jokatzea, ondoren damurik ez egoteko, eta horretarako diru publikoa da inbertsiorik onena... han eta hemen.