Tolosako Asuncion-eko langileek lanuzteak eta grebak deitu dituzte
Tolosako Asuncion klinikako langileek lanuzteak eta grebak deitu dituzte datozen egunetarako, lan hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa salatzeko. Zehazki, langileen erosahalmena bermatuko eta lanorduak murriztuko dituen hitzarmena nahi dute.

Tolosako Asuncion klinika kudeatzen duen Inviza enpresako langileek lanuzteak eta grebak egingo dituzte datozen egunetan, LABek eta ELAk deituta, hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa salatzeko.
Ohar batean azaldu zutenez, ospitaleko zuzendaritzari eskatu diote jarrera aldatu dezala, eta langileen erosahalmena bermatu eta lanorduak murriztuko dituen hitzarmena negoziatu dezala.
Sindikatuon arabera, Invizako hitzarmenak «ez aurrera ez atzera» segitzen du. Negoziazio mahaia 2022ko martxoan eratu arren, «denbora aurrera doa eta zuzendaritzak ez ditu murrizketak besterik proposatzen». Horregatik, langileek lanuzteak eta grebak egitea erabaki dute.
Klinika pribatua da, baina hitzarmena du Osakidetzarekin. Langileek diotenez, zerbitzu publikoa eskaintzen dute. «Urteak daramatzate» lan baldintza duinen alde borrokan, eta hitzarmenaren kasuan, «administrazioko azpikontrata askotan astean 35 ordu lan egiten dutenez», erreferentzia hori hartu dute. KPIa oinarri duten soldata igoerak eskatzen dituzte.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
