«Lurraren defentsan», mobilizazioa egingo dute gaur Gasteizen

‘‘Lurraren defentsan, Euskal Herria bizirik!’’ lelopean, Euskal Herria Bizirik ekimena manifestaziora deitu du gaur Gasteizen, «landa ingurunea eta inguru naturala jasaten ari diren eraso industrializatzaile bortitza salatzeko».
Energia enpresa handien «kolonizazio ziklo berri bat» ikusten dute. «Nekazaritza lurren lapurreta AHTa edo makro-negutegi industrialak eraikitzeko eta espekulazioa helburu duen itsasertzaren suntsitzea bultzatzen ditu Administrazio Publikoak, eta espazio horiek kaltetu egiten ditu», salatu zuten. Enpresa handi horien interesen aurrean duten «morrontza» leporatu zieten Lakuari eta aldundiei. Haien ebaluazioetan duten «erabateko partzialtasuna» eta «lurraldea eta interes orokorra babesteko betebeharrean duten utzikeria» ere kritikatu zuten. Era berean, «etorkizunik gabeko ikuspegia» dutela arbuiatu zuten.
Horren aurrean, «hurbileko energia sortzea, banatzea eta kudeatzea» eskatzen dute, «elikadura subiranotasuna eta eskubide unibertsala den energia kontsumoa bermatzeko». «Naturaguneen etorkizuna bermatuko duen kudeaketa eskatzen dugu. Gozamenerako eta guztion onerako zaindu beharreko inguruneak dira, ez enpresa handien espekulaziorako eta intereserako guneak».
Manifestazioa San Anton plazan hasiko da 18.00etan. Herritar ezagun askoren babesa jaso dute. Jakoba Errekondo, Juan (SA), Luca Abba (Val Susa), Itziar Rekalde, Antonio Aretxabala geologoa, Patricia Lopez Arnaiz, Irantzu Lekue artista gasteiztarra, Evaristo Paramos (La Polla), La Chula Potra, Carlos Taibo edo Alvaro Campos, besteak beste.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
