O. MATXIN EDESA FOKU
KLIK

Ehuntzen, «kaleak gureak direlako»

Kalean Ehuntzeko Munduko Eguna zela-eta, atzo Euskal Herriko 11 herritan ehuntze lanaren artea «aldarrikapen feministarako tresna» bilakatu zuten 25 bat antolakundek, «kaleak gureak dira» aldarrikatzeko. Mugimendu hau Pasaian jaio zen 2021ean eta apurka-apurka zabaltzen doa gure herrian barrena, indarkeria matxistari aurre egiteko xedez. «Emakumeei eta eremu pribatuari lotuta egoteagatik balioa kendu zaien diziplinak kaleratzea» eta halako lanen atzean «dagoen jakindurIA eta ‘savoir faire’ guztia ikusaraztea» ere bazuen helburu ekimenak.