Musikaren apaindurak
Noiz ez du izan estetikak garrantzia bizitzako atal guztietan? Musikan, politikan… Lehen lerroko abeslari eta musikari andanaren kolkoan gurutzea ageri da sustapen bideoetan. Kolkoetan urrezko kolkokadak. Apainketen helburu estetikoek dute boterea, gurutzea eramateak ez baitu esan nahi fededun direnik, edo sinestun praktikatzaile dena delako erlijioan. Rockean ere, mainstreamekoan batez ere, apainketa estetikoz josia dago zuzeneko ikuskizuna. Dena argien lilurara lerrokatuta begiak ezkeltzeraino. Dena soinura, haren makakorroak belarriak txunditzeko. Handitasunak badu sistematikoki (Guggenheim) jendearen arreta erakartzeko indar bipila; apainketek betelana egingo dute, baina beharrezkoak dira txundidura prozesurako. Lentejuelak eta gehigarriak.
Abestietan ere badago apaindura etengabeak egiteko dinamika. Soinu teknikari askok apainduretan itotzen dituzte abestiak, biluztasunetik ihesi, soinu zamarekin otzanago bilakatzeko entzulea; urreizunaren itxurakeria da. Kantuak melodia txukuna badu eta lelo erakargarria, gutxirekin nahikoa du entzulea bereganatzeko.
Engoitik, hanpatutako apainketek jende gehiago erakartzen dute, alfonbra gorriak bezalatsu. Apainketaren diskurtsoak ez du amaierarik. Izarren hautsa da apainketa.
Azkar ohitzen gara apainketa hutsaletara, baita osasunarentzat komeni ez diren ohituretara, bizitzaren aurka doazen pozoietara. Soka lepoan jartzea da, baina konturatzeke.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
