Alarde Fundazioari bere barnean konpainia misto bat sortzeko eskatu diote

«Saindua proposamena» izenburua duen txosten bat jaso dute azken egunetan Hondarribiko herritarrek postontzietan. Proposamena Alarde baztertzailea antolatzen duen Alarde Fundazioari zuzenduta dago, eta «konpainia misto eta konkretu bat» sortzea du helburu, non emakumeek soldadu gisa parte hartzeko aukera izango luketen.
Proposamena egin dutenek alarde «tradizionala» aldarrikatzen dute, eta belaunaldi berrietan «tradizioa» galtzearen beldurrez abiatu omen dute ekimena. Jaizkibel konpainiari aipu bakarra egiten diote, «autokritika» eskatuz.
«Saindua proposamenak haiena den Alardearen esentziarekin erabat identifikatuz, maitatzen eta errespetatzen duten errituan, soldadu gisa parte hartu nahi duten emakumeei lekua eskaintzen die», dio proposamenak.
Alarde Fundazioaren barnean desfilatuko lukeen konpainia da herritar taldeak eskatzen duena, eta hondarribiarrei «adostasun soziala eta Alardearen babesa» eskatu diete, «gatazka luze bati irtenbidea eman eta inplikatutako eragile guztiek eskuzabaltasunez jokatuko eta amore emango dutelakoan».
BIDE POSIBLE BAT
«Trantsizio» bat da proposatzen dutena: «Egungo errealitateari erreparatuta, prozesu pertsonal eta kolektibo berri bati ekiteko baldintzak betetzen direla uste dugu». Gainera, Jaizkibel konpainiari «autokritika» egiteko eskatu diote, beraien ibilbidearen eta betetzen duten funtzioaren harira. Izan ere, txostenean diote bi edo lau desfile egiteari ez diotela «biderik ikusten» eta hori ez dela «errespetuzko irtenbide bat».

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
