Michael DANTAS AFP
KLIK

Amazoniako ibaiak idor utzi ditu lehorteak

Ibai Beltzak, Amazonasen ibaiadarretan bigarren emaritsuenak, ur maila izugarri txikia darama azken sasoian: duela 121 urte neurketa ofizialak hasi zituztenetik, neurtutako txikiena, hain zuzen. Manausen (Amazonasko estatuan) hartutako argazki honetan ikus daitekeenez, ur gaineko etxeak eta txalupak zoru idorrean daude dagoeneko toki askotan. «Amaitu zaigu nabigazioa», diote bertakoek. Ibai Beltza bezala, beste hainbat ibai daude egoera berean. Amazoniaren parte handi batean pairatzen ari diren muturreko lehortearen ondorioak dira.