Trapagarango planta «geldirik utzi» dute Amazoneko beharginek
LAB eta ELA sindikatuek deituta, Amazoneko langileek «geldirik utzi» zuten atzo Trapagarango planta eta manifestazioa egin zuten herriko kaleetan barrena, «nazkatuta gaudela adierazi eta negoziazioa behingoz ahalbidetu dadila exijitzeko».
Salatu zutenez, Amazonen irabaziak «erraldoiak» izan arren, Trapagarango lantegiko arduradunek «ez dute inolako borondaterik erakusten beharginak aspaldidanik eskatzen ari diren lan baldintzen hobekuntza negoziatzeko». Asteburuan hasitako grebak «jarraipen zabala» izan duela esan zuten sindikatuek.
Grebaren aurrean enpresak «mehatxuekin» eta «presioekin» erantzun duela gaitzetsi zuten. Urte berria ere protesta eginez hasiko dute. Izan ere, urtarrilaren 3an, 4an eta 5ean ere greba deialdiak dituzte, «behingoz entzun gaitzaten».

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
