Andreas ARNOLD AFP
KLIK

«Land» alemaniar bat, ia osorik ur azpian

Alemaniako Hesse eskualdeko Nidderau herrikoa da irudi ikusgarria: soilik trenbidea, trena eta errepide zati txiki bat ageri dira ur masaren gainetik. Uholdeak ito du gainontzeko guztia. Herrialdearen iparraldeko Saxonia Beherean eragin dute kalte gehien azken egunetako eurite indartsuek. «Saxonia Behereko ia eskualde guztia urpean dago», esan zuen atzo Daniela Behrens «Land» horretako Barne ministroak. Helikopteroen bidez ari dira saiatzen egoera baretzen, zenbait diketara iristeko ez baitago airez ez den aparteko modurik.