ERREGE MAGOAK EUSKAL HERRIAN

Desertura ohituta, gameluek euri, txingor eta tximistekin topo egin zuten Euskal Herrira iristean. Zenbait lekutan uraren menia aprobetxatu eta zamatu zituzten Meltxor, Gaspar eta Baltasar, agurtu zitzaten haurrek, begiak dirdiratsu. Iruñean, kasurako, Joseba Asiron alkate izendatu berriak ongietorri egin zien hiru Errege Magoei, baita haiek alkateari ere. Gameluei atseden ematearren, trenez iritsi ziren Gasteizera, eta funikularrean Donostiara. Bilbon, berriz, banaka-banaka entzun zituzten erregeek haurren desirak udaletxean eta, ezer ez ahazteko, gutunak jaso zituzten. Euriaren eraginez, tamalez, udalerri batzuetan -Andoainen, Bergaran, Abadiñon eta Derion, besteak beste- bertan behera utzi behar izan zuten erregeen desfilea. Hala ere, aterpe goxoetan zain izan ziren Meltxor, Gaspar eta Baltasar.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
