Donostiako udal langileak, EAJ eta EH Bildu, batera euskara defendatzen

Donostiako Udaleko langileek elkarretaratzea egin zuten atzo, EAEko Auzitegi Nagusiak euskararen normalizazioaren aurka kaleratu duen azken epaiaren kontra. Donostian udaltzaina izateko euskara ez dela behar dio epai honek. Langileen Batzordeko gehiengoak (ELA eta LAB) deitu zuen protestara. Bertan EH Bilduren udal taldeko zenbait zinegotzi izan ziren, haien artean Juan Karlos Izagirre eledunak. Elkarretaratzean parte hartu zuten langileak ordu laurdenez izan ziren euripean Alderdi Ederren, “Langileok tinko euskararen kontrako erasoen aurrean. Euskaren kontrako epairik ez” kartelak erakutsiz.
LABeko ordezkari Joseba Alvarezek gogoratu zuenez, azken hau Donostiako Udalak egindako lan deialdien aurkako hirugarren epaia da. «Aurrekoak bezala, donostiarrek Administrazioarekin dituzten harremanetan hizkuntza aukeratzeko eskubidearen kontra egiten du», adierazi zuen. «Herri honetan bi hizkuntza ofizial ditugu eta herritarrek Administrazioan bi hizkuntzetan arreta jasotzeko eskubidea dute. Eta euskara eta gazteleraz aritzeko gai diren langileekin bermatzen da hori».
Bihar, 18.30ean, epai hau gaitzesteko beste kontzentrazio bat izango da Alderdi Ederren, Kontseiluak eta Bagerak deituta.
EAJ ETA EH BILDUREN DEKLARAZIOA
Honekin batera, EAJren eta EH Bilduren udal taldeek adierazpen instituzionala adostu zuten. Epaiak euskararen normalizazioaren kontra eta Donostiako autonomiaren aurka egiten duela salatu zuten, eta biharko Kontseiluaren eta Bageraren deialdiarekin bat egin dute.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
