Patronalek prebentzio legearen aurrean duten «inpunitatea» salatu dute
LAB, ESK, Steilas, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuak Bilbon mobilizatu ziren atzo eta Kale Nagusia zeharkatu zuten Lakuako Gobernuaren egoitzatik Confebask patronalarenera, «Patronalek eta erakundeek gaixotu eta hil egiten gaituzte» leloa erakutsiz.

Lan heriotzak eta prekarietatea salatzeko Bilbon egindako mobilizazioan, Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile nagusiak salatu zuen patronalak ez duela betetzen lan arriskuen prebentzioaren arloko legedia, eta deitoratu zuen «zigorrik gabe» geratzen dela, «arduragabekeria horrek langileentzako heriotza eta gaixotasuna sortzen baditu ere».
Hori erakunde publikoen konplizitatearekin gertatzen dela adierazi zuen Aranburuk: «Patronalaren zigorgabetasuna gobernuen eskutik dator». «Patronalaren interesak ez kaltetzeko, erakundeak langileen aurkako indarkeria onartzen ari dira, lanean hil eta gaixotu daitezen», esan zuen.
Patronalak etekinak lehenesten dituela ere nabarmendu zuen, horri langileen bizitza eta osasuna «bost axola» diola gaineratuz. «Odol isurketa honen aurrean, patronalak, batere lotsagorritu gabe, absentismoaren gaia ateratzen du behin eta berriz. Langileen bajak sortzen diote kezka, ikuspegi guztiz produktibista berriro ere».
Eredu produktiboaren aldaketa ere izan zuen hizpide. Horrela, gogoratu zuen zerbitzuetan gero eta langile gehiagok lan egiten duela eta gero eta langile gutxiagok istripu gehien pilatzen diren sektoreetan, baina istripu kopurua ez dela murrizten.
Lan osasuna artatzerakoan, «genero aldagaia ez dela kontuan hartzen» azpimarratu zuen. «Laneko gaixotasunak ezkutatzeko estrategia argia dago», defendatu zuen, eta gogoratu, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, «minbizien %30-40 artean lanak eragindakoak» direla. «Enpleguaren prekarizazioak, lan erritmo altuek, genero arrakalek, soldata baxuek eta abarrek eragin edo areagoturiko arrisku psikosozialak ez dira kontuan hartzen».
«Osasun galera hauek ekidin daitezkeela gauza frogatua da. Prekaritateari muga jarri eta formakuntza hobetu behar da», azpimarratu zuen.
ALDAKETA BEHARRA
Bestalde, Nagore Landak, Steilaseko Lan Osasuneko arduradunak, neurriak hartzeko eskatu zien Lakuari eta patronalei, «lanpostuetan hainbeste lan istripu egotea ezinezkoa delako».
Lan istripuen harira mutuekin gertatzen ari den «iruzurra» ere salatu zuen Landak, eta «zigorgabetasuna» kritikatu. Ildo horretan, prekaritatea kritikatu eta lan egin ahal izateko «baldintza onak» berma daitezela eskatu zuen. Patronalak eta erakundeek «aldaketa gauzatu behar dute eta ezin da atzo Durangon gertatu zena gertatu».

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
