GARA
GASTEIZ

Bi atxilotu, Munduko Landagunearen Konferentziaren itxieran

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu zituen Gasteizko Europa Biltzar Jauregiaren ondoan nekazariek eginiko protestan izandako istiluetan. Izan ere, atzo, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministro espainiar Luis Planasek eta Urkullu lehendakariak amaiera eman zioten Munduko Landagunearen Konferentzia Orokorraren zortzigarren edizioari.

Itxiera ekitaldian, ehunka nekazari bildu ziren jauregiaren kanpoaldean, 300 bat traktorerekin. Txilibitu eta bestelakoekin protesta zaratatsua egin zuten, aplikatzen ari diren nekazaritza politikak salatzeko, eta manifestu bat irakurri zuten.

Eraikinaren albo batean tentsioa areagotu zen espainiar ministroa iritsi zenean, eta nekazarien eta Ertzaintzaren arteko liskarrak izan ziren; manifestarien aurka oldartu zen, eta gizon bat eta emakume bat atxilotu zituen.