Gabriel BOUYS AFP
KLIK

Milango Geltoki Nagusia, erakusleiho

Italian azken aldiz “Orain zure txanda da” lanarekin egon eta urtebete pasatxo geroago, JR kale artista Milango Geltoki Nagusira itzuliko da: “Jaiotza” obra aurkeztuko du Piazza Duca d’Aostan, apirilaren 10etik maiatzaren 1era bitarte. Instalazio monumental berria da artista frantziarrak sortutako lehen anamorfosi eskultoriko hau, geltokiaren jatorria eta historia kontatzeko ere balio duen trikimailu gisa pentsatuta dagoena: lau mailatan jarritako panelen bidez, irudiak forma hartu dezan planoarekiko posizio inklinatu batetik begiratu behar zaio.