Patxi BELTZAIZ
KLIK

Garaileen irribarrea, galtzaileen etsipena

Berezkoen Binakako txapelketako finala irabazi berritan, aurpegitik irribarrea ezin kenduta igo ziren podiumeko koska gorenera Pierre Etcheverry eta Luis Sanchez txapeldunak. Urte zinez bikaina sinatzen ari da iruindarra, Superprestige irabazi baitzuen urtarrilean -bigarren aldiz- eta orain, Binakako txapela eraman baitu. Aurrean, zazpi aldiz Superprestige irabazitako Battitt Doucassou izan zuen, Vincent Bideondorekin bikotea osatuz. Garaipena urdinentzat izan bazen ere (40-32), bi hauen arteko lehiak trinketa aberasten jarraitzen du.