Aris MESSINIS AFP
KLIK

Parisko Olinpiar Jokoetako sua, piztear

Parisko Olinpiar Jokoetako su olinpikoa pizteko zeremonia entseatu zuten atzo Grezia mendebaldeko antzinako Olinpian, Jokoen jaioterrian. Ekitaldi tradizionala da; irudian, Maria Mina aktore greziarrak, Ama Santuaren papera eginez, eguzkiaren izpiak darabiltza sua egiteko, Herari eskainitako 2.500 urteko tenpluaren hondarren aurrean. Dozenaka dantzarik apaiz, jainkosa eta mutil gazteen rolak beteko dituzte ekitaldian, jainkoei otoitz egiten zietenak bakea ekar zezaten. Frantziako hiriari joko arrakastatsuak antolatzen laguntzea da ekimenaren helburua.