Yuri CORTEZ AFP
KLIK

Errituak, Mexikoko beroaldiari aurre egiteko

Mexikon euriteak eskatzeko, indigenek errituak egin zituzten joan den ostiralean. Otoitzek eragina izan balute bezala, euria egin zuen hainbat txokotan. Mexiko Hiriko piramide baten oinetan kantu eta eskaintzak egin zituzten komunitate indigenek, laboreak salbatzeko eta ur erreserbak maila kritikoetan utzi dituen bero bolada arintzeko. Meteorologoek iragarri dutenez, 30 gradu espero dituzte hurrengo egunetan, eta 45 gradutik gora hegoaldeko Guerrero, Oaxaca, Chiapas eta Tabasco estatuetan, baita mendebaldeko Michoacan eta ekialdeko Veracruzen ere.