Oskar MATXIN FOKU
KLIK

«Bilbao-New York-Bilbao», GARAren ahotsean

Atzo goizean Bilboko Arriaga antzokian egin zen Kirmen Uriberen “Bilbao-New York-Bilbao” nobelaren zuzeneko irakurraldi etenik gabean euskal gizarteko esparru guztietako berrehun bat ordezkarik parte hartu zuten, horien artean Sonia Respaldiza gure lankideak, GARAren ordezkari legez. Uribe idazle ondarroarra Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatu ohi duen Klasikoen Irakurraldi Etenik Gabearen XVII. ediziora gerturatu zen, New Yorketik iritsi berritan. Ekitaldia zuzenean ikusi ahal izan zen Arriaga plazan jarritako pantaila erraldoi batean.