Saltxitxa saltzaileaunescoren babes eske
Saltxitxa-saltzaileen postuak kultura-ondare immanterialaren zerrendara gehitzeko eskaria egin diote Unescori.

Kafeak eta Operak bezala, saltxitxak saltzeko postuek Vienako bizimodua irudikatzen dute. Baina horiek desagertzeko arriskua ikusita, Austriako hiriburuak Unescoren babesa eskatzea erabaki du. «Atzamarrak gurutzatu ditugu hori lortzeko», azaldu dio AFPri Patrick Tondlek, Nazio Batuen agentzia horren kultura-ondare immaterialaren zerrendarako hautagaitza aurkeztu berri duen elkartearen sortzaileetako batek. Michael Ludwig Vienako alkatearen babesa ere jaso dute. Hiriko postu zaharrenaren jabea da Tondl; 1928an ireki zen bere «Würstelstand» postua -izen hori hartzen dute alemanez-. Eguneko zein gaueko eskaintza ematen dute postu horiek; kartoizko erretilu txiki batean saltzen dituzte saltxitxak, ogi xerra batekin, eta ziape zein errefau pixka bat gehituta. Horrelako 180 saltoki daude Vienan bertan. Bezeroak mantendu dira, baina saltxitxa-postuen kopurua murriztu egin da azken hamarkadan. Ehundik gora birmoldatu ziren, eta orain pizzak, kebabak, hanburgesak eta plater asiarrak eskaintzen dituzte. Tondleren esanetan, germaniar gastronomiako postuok «topaketa eta elkarrizketarako» lekuak dira.

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»

Una iniciativa europea contra el pacto UE-Israel busca un millón de firmas
