Henry NICHOLS AFP PHOTO
KLIK

Belar berdea, Wimbledon txapelketako protagonista

Pariseko Roland Garros lur zanpatuko tenis-lehiaketa duela aste batzuk jokatuta, hemen da Wimbledon, belar gaineko tenis txapelketa garrantzitsuena. Ikusleek eta telebista aurrean egongo diren milaka zaleek ahalik eta belar berde eta zainduena ikusi ahal izateko, ehundaka langile ari dira, egun hauetan, tenis pistak txukuntzen eta dotore jartzen. Gaur emango diote hasiera lehiaketari, egun hauetan aurretikoak jokatu ostean, eta uztailaren 14ra arte, sanferminen azken egunera arte, arituko dira munduko tenislari onenak titulua lortzeko borrokan.