Sindikalismo eraldatzaileaz arituko dira EHUn hilaren bukaeran
EHUko Lan Harremanen eta Gizarte Lanaren Fakultateak eta EHUko Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatibo-aren Institutuak (Gezki), ELA, LAB, CGT, CIG eta Intersindical sindikatuen fundazioekin batera, XXI. mendeko lanari eta sindikalismoari buruzko nazioarteko lehen biltzarra antolatu dute hilaren 28an eta 29an Leioako campusean.
Bilbon atzo egin zuten aurkezpenean azaldu zutenez, Quebeceko Gobernuaren laguntza ekonomikoa ere izango duen nazioarteko lehen kongresuan lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen gaurko eta biharko erronka nagusiez eta estrategiez jardungo dute 40tik gora ekintzailek, sindikalistek eta ikertzailek. Kongresuak lau ponentzia nagusi izango ditu, Pastori Filigrana, Yayo Herrero, Marti Lopez Andreu eta Miguel Martinez Lucioren eskutik; mahai inguru bat bost sindikatu antolatzaileen idazkari nagusiekin; eta 40 komunikazio.
Ikertzaileen komunikazio akademikoez gainera, Ipar Euskal Herriko ALDA elkartearena, Madrilgo maizterren sindikatuarena, ‘‘El Salto’’ egunkariko Gessami Forner kazetariarena eta Oscar Garcia Talaioseko kooperatibista eta militantearena izango dira. Analisia osatuko dute bost sindikatu antolatzaileetako, CNTko eta Aragoako OSTA sindikatuko militanteen esperientziek eta testigantzek.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
