Mendekuaren bidezidorretik

Sagar hozkatuaren plataformak “Hermanas hasta la muerte” (“Bad Sisters”) telesailaren bigarren denboraldia estreinatu du; familia harremanak, ahizpatasuna, mendekua eta erresilientzia bezalako gaiak umore beltzarekin uztartzen dira.
Garvey ahizpak dira protagonista nagusiak; oso ezberdinak dira, baina oso harreman sendoa dute. Hasierako planteamendua honakoa da: Bibi, Becka, Eva eta Ursula oso kezkatuta daude Grace-rekin; izan ere, haren senar misogino eta nartzisistaren erruz triste eta burumakur bizi dela sumatzen dute. Konponbidea? Hitchcock-en filmetako elementuak dituen plana burutzea erabakiko dute.
Narratiba, orainaldiaren eta iraganaldiaren artean txandakatzen da eta sarkasmoz eta umore beltzez betea dagoen gidoia du oinarri; denbora-tarte batean senarrekin zer gertatu den erakusten du; bestean, aldiz, plan jakin hori nola prestatu eta gauzatzen duten.
Oso istorio entretenigarria da, eta hura aurrera eramaten duen erregai nagusia aktoreen lana da.
Elementu bereizgarriak aipatzen hasita, soinu banda nabarmentzea ere derrigorrezkoa da. Konpositore nagusia, Tim Phillips-ekin batera, PJ Harvey musikari, konpositore eta abeslari ingeles ezaguna da.
Askotariko tonuak eta generoak nahasten dituen proposamena izanik, batzuetan ez du lortzen elementu horiek modu eraginkorrean orekatzea. Abusu emozionala, mendekua eta era horretako gai serioak jorratzen ditu, eta, batzuetan, umoreak intentsitatea kentzen die une dramatikoei. Argi dago helburua entretenitzea eta ongi pasaraztea dela, baina igorri nahi diren mezu sakon horiek lauso iristen dira batzuetan. Oso sinesgarriak ez diren zenbait egoera ere topa daitezke, eta azpitrama batzuk -aseguru etxeko anaiena, adibidez- ahul samarrak dira.

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
