KLIK
Dugunako 200 dantzari, urteurrena biribiltzeko

Iruñeko Duguna dantza taldea ospakizun betean murgilduta ibili da azken hilabeteotan. Eta ez da gutxiagorako, 2024 honetan 75 urte bete baititu konpainiak. Hainbat ekitaldi egin dituzte urte osoan zehar, dantza taldearen sorrera eta bilakaera oroitarazteko, eta atzo dantza taldean dabiltzan edo ibili izan diren adin guztietako 200 dantzari kalera irten ziren, gazteak zein helduak, konpainiaren iragana eta oraina eskutik helduta doazela erakutsarazteko. Kaleak bere egin zituzten eta Udaletxe plazatik Gazteluko plazarainoko ibilbidea osatu zuten.

Euskal Herria
Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Monde
Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

Culture
«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Monde
Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Sujets du jour