Hugh Grant, inoiz ikusi ez bezala
Azken Egunetako Santuen Mugimenduko (mormoiak) kide diren bi neska gazte etxez etxe beren fedearen berri ematen ari direla, okerreko atea joko dute: Reed jaunarekin (Hugh Grant) topo egingo dute. Hortik aurrera, katuaren eta saguaren arteko jolas ilun eta makabro batean harrapatuta geratuko dira. Ia film osoan hiru pertsonaia horiek bakarrik azalduko dira, eta horien rola jokatzen Hugh Grant, Sophie Thatcher eta Chloe East aktoreak. Denek lan aparta egin duten arren, bereziki deigarria da Grantek egin duena. Komedia erromantikoetan edo tonu arina duten filmetan ikusten ohitu gara, eta “Heretic” filmean orain arte ikusi ez bezala ageri da: iluna, beldurgarria, maltzurra, makabroa...
A24 ekoiztetxe ezagunaren zigilupean, pelikularen zuzendariak Scott Beck eta Bryan Woods dira, John Krasinskirekin batera, “A Quiet Place” beldurrezko sagaren gidoilariak.
ARRAKASTAREN BIDETIK.
Ikusle zein kritikarien artean arrakasta itzela lortzen ari da. 44,5 milioi dolar inguru bildu ditu mundu mailan. Hainbat sari lotu ditu, bereziki Hugh Granten antzezpen lanarengatik: Urrezko Globoetan eta Critics Choice Awards sarietan Gizonezko Aktore Onenaren sarirako izendatu dute.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
