Remko DE WAAL AFP
BEGIRADA

Europar «lorategitik» bota behar dena arrazismoa da

Marjolein Faber ultraeskuindarra Herbehereetako Migrazio eta Asilo ministroa da, eta polemika eragin duen neurri baten sustatzailea. Izan ere, Ministerioak migrante siriarrei 900 euro eskaini dizkie sorterrira bueltatu eta asilo eskaerari uko egin edo denbora baterako bizileku-baimena bueltatu dezaten, kanporatzea ere planteatzen duelarik. Pobreziak, gerrek eta etorkizun faltak eragindako migrazio mugimenduak areagotzen ari diren garaiotan, denon segurtasuna eta ongizatea bermatuko duten harrera- eta inklusio-politiketan inbertitu beharrean, beldurra hauspotu eta bere ardurapean dauden instituzioak neurri arrazista eta aporofoboak hartzen ari dira. Marjolein Faber ministroak planteatutako neurriak AfP alderdi neonazi alemanaren eskuorriak errealitate bilakatu ditu: bueltarik gabeko bidaia-txartela migrante pobreentzat.