Ikara
Ikara eta beldurra hitzak agertzen dira Caminando Fronteras GKEaren 2024ari buruzko informean. Itsaso zabalean hotzak jota bi aste eman ostean, egunak baino gauak zenbatzen diren bidaian, Hierroko ospitalean dago adin txikiko bat, hipotermiak eragindako zauriez sendatzen. Gauez amesgaiztoekin esnatzen dela diote medikuek. Ikaraz jota dago 7 urteko txikia, ezin baitu burutik kendu bere bi anaiak ontzitik erori eta itsasoak irentsi zitueneko irudia.
Ikaratuta daude Amerikako mugetan hilabeteak eman dituzten milaka lagun. Bidaia luzean bizi izandako egarria, zauriak, bortxaketak gutxi balira bezala, orain bizi duten ziurgabetasunak antsietate gertaerak eragin ditu eta beldurra nagusitu da bueltatu ezin duten horiek iritsi ezin izanen dutelako.
Auschwitzeko liberazioaren urtemuga ospatu berri da. Bizirauleen beldur eta ikara testigantzen ostean, denek azpimarratu dute memoria egin eta gordetzeko beharra. Baina memoria bagenu ez lirateke posible izanen egunotan Gazatik iristen zaizkigun irudiak. Ikaraz jositako exodoa gauzatu zen bezala, beldurrez jositako itzulera gertatzen ari da. Dena galdu duten horiek ezerezera egiten ari diren itzulera desesperantzatua.
Ez dugu memoriarik, sakelako telefonoetan baino, eta jakin badakigu noren esku dagoen memoria horien kudeaketa.

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»

Una iniciativa europea contra el pacto UE-Israel busca un millón de firmas

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»
