%70etik gorako jarraipena izan du Hezkuntzako grebak

Hezkuntzan egiten ari diren greba egun sortaren barruan, sukalde eta garbiketako profesionalen txanda izan da. Atzo eta gaur greba deialdiak zituzten. Hala, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek adierazitakoaren arabera, %70etik gorako jarraipena izan zuen lehen protestak. Gainera, hainbat ikastetxetan, gutxieneko zerbitzuak kenduta, langileen %100ek egin zuten lanuztea.
Hala ere, salatu zuten Lakuako Gobernuak langileen «greba eskubidea baldintzatu nahi izan duela gehiegizko zerbitzu minimoak ezarriz». «Aginduan akatsak azken orduan zuzendu» zirela adierazi zuten, eta zerbitzu minimoen aplikazioan «interpretazio zorrotzegiak» erabili zirela.
Grebaz gain, Bilbon manifestazio bat egin zuten “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.
Sindikatuek aipatu zutenez, garbiketa eta sukalde kolektiboa da «zalantzarik gabe feminizatuena den Hezkuntza Saileko esparrua. Baita lan baldintza prekarioenak dituena ere, eta pribatizazio prozesu handiena bizi duena». Lan hitzarmena eguneratu gabe dute 2009tik.
«EDUKIRIK GABEKO BILERAK»
Grebaren aldarrikapen nagusiak dira lan zamak arintzeko ratioak hobetzea eta lanaldia murriztea; erretiroa aurreratzeko gazteberritze planak adostea; galdutako erosahalmena berreskuratzea; funtzioak definitzea eta kategoriak egokitzea; enplegua egonkortzea eta pribatizazio zein fusio edo itxieren bidez lanpostu suntsiketak eragozteko neurriak hartzea; ordezkoen lan baldintzak hobetzea; lizentziak eta baimenak hobetzea; eta lan osasuna, berdintasuna eta euskara planak garatzea.
Astelehenean negoziazio mahaia izan zuten. Hala ere, sindikatuen ustez «ez zen fundamentuzko edukirik mahairatu», eta greba deialdia bertan behera uzteko aurreakordio proposamena egin zieten. Hori dela eta, langileek «edukirik gabeko bileretara deitzeari uzteko eta aldarrikapen hauei erantzungo dien proposamena jorratzeko» eskatu zioten Hezkuntza Sailari.

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa
