Adin ertaineko emakumeak
Bazen oso gustukoa nuen telesail bat: “Weeds”. Protagonista Nancy Botwin, adin ertaineko emakumea. Urte horietan, adin horretako emakumeak ze gutxi eta ze trakets irudikatuta zeuden fikzioan, ezta? Telesail hori, “The Good Wife” eta “Desperate Housewives”-ekin batera, salbuespena iruditzen zait, nagusiki gizonezko protagonistez jositako fikziozko ozeano zabal horretan.
Hausnarketa hori azken hilabeteotan ikusi ditudan zenbait ekoizpenek piztu didate; “Celeste”-k eta “Hacks”-ek, hain zuzen.
Telesail horiek ikusi ostean ohartu naiz -oraindik lanketa oso sakona egiteke dagoen arren-, zorionez, azken urteotan aurrerapausoak izan direla, 40-45 urtetik gorako emakume pertsonaia gehiago topatzeaz gain, protagonistak ere badirelako: “Hierro”, “Fleabag”, “Mare of Easttown” eta “Happy Valley” diskurtso hori berresten duten beste adibide batzuk dira.
Adin ertaineko emakumeen parte-hartzea estereotipoetan oinarritu da. Agerikoa da rol protagonista gehiago lortu dituztela, baina errealitatearekin bat datozen pertsonaia gehiagoren gabezia salatu dute aktore askok.
Harrison Fordek edota Liam Neesonek 80 urterekin, oraindik ere, gizonezko heroi, kementsu eta ausarten pertsonaiak gorpuzten dituzte; zergatik jokatu behar du 65 urteko emakume batek amona baten rola?

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Xabi Iraola proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokor izateko

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen
