«Gipuzkoa arigune»: lurralde osoan euskaraz hitz egiteko bidean
Euskararen biziberritze prozesuak jauzi bat egiteko unea iritsi dela erabaki dute Gipuzkoako Aldundiak eta Taupa euskaltzaleen mugimenduak, Soziolinguistika Klusterra eta Badalabekin batera. Anbizio horrekin bat etorriz aurkeztu zuten atzo Donostian "Gipuzkoa arigune" ekimena, inertziak alde batera utzi, begirada altxatu eta elkarrekin etorkizunera begiratzen jartzera animatzen duena.
Helburua da Gipuzkoa eszenatoki bat izatea, non «edonork, edonorekin eta edonoiz euskaraz eroso egingo duen, eta euskara gizarte kohesionatuago bat lortzeko bide izango den». Horrek esan nahi du gipuzkoar gehienak euskara ulertzeko gai izango direla, eta euskal hiztunek euskaraz egitearen aldeko hautua egingo dutela.
ERABILERA
Ekimen honen bidez ulermena zein erabilera jomugan jarriko dira. «Hiztun bakoitza, norbere gaitasunetik abiatuta, urrats bat egitera» animatu nahi dute, Mikel Ozaita Taupako kideak azaldutakoaren arabera. Oraingoz euskara ulertzen ez duten horiengan ulertzeko «beharra eta gogoa» sorrarazi nahi dute, «euskararen erabileran ardaztuko den kultura soziolinguistiko berri bat» eraikiz.
Proiektua esperimentazio fasean dago. 2.000-3.000 biztanle arteko bi udalerri eta auzo batean egiten ari dira: Antzuolan, Aian eta Añorgan. Esperientzia horretatik datuak jaso ondoren, herri gehiagotara zein lurralde osora zabaltzeko asmoa dute.

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete
